XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer hitz jaulki zitzaion ez zuen ahoskatu nahi izan.

Hirea mutila badun, ondo jaioa hago!

Aitak jakin zuenean haur esperantzan nengoela, Quimet propio esatera joana baitzitzaion, bisita bat egin zidan eta, ez zitzaiola axola neska edo mutila izatea, bere leinua amaitua zegoelako jada.

Andre Enriqueta beti galdezka ari zitzaidan ea zerbaiten kutixi berezirik al nuen.

- Kutizia badun ez ezan heure burua ikutu, eta zerbait ikutzekotan atzealdea izan dadila.

Kutiziari buruz kontatzen zizkidan gauza itsusi askoak; mahats pasena, gereziena, gibelarena...

Guztietatik kutizirik txarrena antxume-buruarena omen zela.

Berak ezagutu zuela antxume-buru kutizia izan zuen andre bat.

Eta andre Enriquetak, antxume-buru kutiziarekiko andre haren semeari musuan antxume bat ikusi ziola kontatzen zuen, belarri eta begiko itzalekin eta guzti.

Eta gero esplikatu zidan nola haurra joaten den uretan osatuz, lehen-lehenik bihotza, gero apurka-apurka nerbioak, ondoren zainak eta gero hezurrak.

Eta bizkarrezurra daukagula taxutua hezurra eta kurruxka, hezur bat beste kurruxka bat, horrela, bestela ez ginateke sabelaren barruan sartuko, kiribil bat egina egon ahal izateko.

Sabela luzeagoa izatekotan zutik kabituko ginatekeela, eta bizkarrezurraren hezurra erratz baten kirtenaren modukoa edukiko genukeela.

Eta txikitan ere ez genukeela makurtzerik izango.

Uda heltzean emaginak aire garbia eta itsasoa behar nituela esan zuen.

Motorra hartu eta hondartzara.

Dena ondo prestatua eramaten genuen: jatekoa eta arropak.

Toaja marradun bat, urdina, beltza eta horia erabiltzen genuen estalki gisa.

Quimetek besoek ematen zioten guztia eusten zuen airean zabalduta, atzealdean biluz nendin.